Bueltan gara! Surne Bilbaok 26-27 denboraldirako abonoak berritzeko epea zabaldu du GU GEU lelopean. Gure nortasuna definitzeko bi hitz. Garena eta sentizten duguna. Une zoragarri bat bizitzen gabiltzala ere adierazteko. 26-27 denboraldian kantxan ordezkatuko gaituen taldea ezaguterraza izango da, aurreko denboraldiko blokea mantenduko baita, 2. FIBA Europe Cupa altxatu eta 11 urteren ondoren Playoffetarako sailkaena lortu zuen bloke bera. Geurea den proiektua.
Nola berritu zure abonoa
Abonoa berritzeko zein familia honetako kide berria izateko prozesua inoiz baino errazagoa eta erosoagoa da gaur egun. Iazko abonatua bazara, jakin badakizu zure eserlekua gordeta izango duzula eta tramiteak azkar eta modu sinplean egingo direla. Izan ere, igandera arte (Uztailak 12) aldez aurretik abonoa berritzeko egunak izango dira. Aldiz, lehenengoz gurera etorri nahi baduzu, aukera paregabea duzu une horretatik aurrera Marea Beltzaren parte izateko. Gure taldeak Bilbao Arenan sentitzen duen babesa ezinbestekoa da gure arrakastarako, eta zu gabe ez da berdina izango.
Gainera, une honetan tramitea egiteak saria daukala azpimarratu nahi dizuegu. Izan ere, abonoa uztail honetan zehar berritzen edo alta berria ematen duzuen zale guztiek deskontu bereziak eta abantaila esklusiboak izango dituzue. Ez ezazue azken unera arte itxaron: aprobetxatu udako promozio hau zuen eserlekua prezio ezin hobean bermatzeko eta denboraldi berrirako giroa berotzen hasteko.
Gure zaletasuna bultzatzeko eta saskibaloia edonoren eskura jartzeko asmoz, Surne Bilbaon hainbat aukera eta abantaila berezi mantendu ditugu aurten ere:
- Gazte abonoa: 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendua. Abantaila hau eskuratzeko, ezinbestekoa izango da adina egiaztatzea nortasun-agiriaren, pasaportearen edo familia-liburuaren bidez.
- Langabe eta erretiratuak: Kolektibo horietako kideek tarifa bereziak izango dituzte Eremu Laranjan. Horretarako, langabezi-ziurtagiria edota erretiratu-txartela aurkeztu beharko dute gure bulegoetan.
- Abono familiarra: Saskibaloiaz familian gozatu nahi duzuenontzat deskontu eta baldintza abantailatsuak finkatu ditugu.
- Animazio harmaila: Bilbao Arenako 104. sektorean kokatuko da. Gure taldea gogotsu animatzeko prest zaudeten zaleentzat pentsatuta dago, eta ezinbestekoa izango da dagokion konpromisu agiria sinatzea.
- Harmaila zirkularra: Bizkaiko Foru Aldundiari esker eta Garbikerrekin elkarlanean, oso prezio murriztua duen abono berri bat dago eskuragarri (145€). Eskaintza bakar hau, pabilioiko 4. eraztuneko goiko bi lerroetarako eskaintzen da eta egunerokotasunean jasangarritasunarekin konpromisua erakusten duten zaleentzako da. Honen erosketak bere baitan dakar birziklatzearekin konpromisua, ingurunearen eta ontzien erabilpen zuzena.Alta berriak eta berrikuntzak bi bidetatik egin ditzakezue: modu telematikoan, gure webgune honetako Bacantix plataformaren bitartez; edo, nahiago baduzue, modu presentzialean, Surne Bilbaok Bilboko Kale Nagusiko 80. zenbakian duen egoitzan.
Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko bisitazazue gure webgunea edo jar zaitezte gurekin harremanetan info@bilbaobasket.biz helbide elektronikoaren bidez. Zuen zain gaude!


