Oier Arias, Ander Cotano, Mikel Liñares eta Jon Frías Espainiako Selekzioen tekfinikazio jardunaldietan parte hartuko dute

Espainiako selekzioek harrobiko teknifikazio jardunaldietarako zerrendak argitaratu dituzte. Maila desberdinetako Bilbao Basketeko hainbat jokalari deitu dituzte saio horietan parte hartzeko.

Oier Arias 14 urtez azpiko selekzioarekin joango da abuztuaren 3tik 9ra Gaztela eta Leongo Íscar udalerrian egingo den kontzentraziora.

Ander Cotanok bide bera jarraituko du eta Íscarrera abiatuko da astebete lehenago, izan ere, uztailaren 26an hasiko da 13 urtez azpiko selekzioaren teknifikazio jardunaldia eta 30ean amaituko da.

Bestalde, 17 urtez azpiko 3×3 saskibaloi selekzioak ere argitaratu zuen teknifikazio jardunaldietarako zerrenda. Saioak joan den asteburuan egin zituzten Madrilen, uztailaren 16tik 19ra, eta bertan parte hartzeko deitu zituzten Mikel Liñares eta Jon Frías.