Gaur Ondrej Hustak aurkeztua izan da Puerta de Bilbao Hotelean prestatutako prentsa-aretoan. Hustaki bere fitxaketaz galdetu diotenean, honako hau adierazi du: “Mugimendu garrantzitsua da niretzat, azkenean, Bilbori eta Surne Bilbaori buruz zerbait entzuten nuenean iritzi baikorrak baino ez zitzaizkidan heltzen, beraz nire agenteak aukera honen berri eman zidanean argi izan nuen Bilbora etorri nahi nuela, azkenean, azken bi urte hauetan lortutako guztiak adierazten du aukera paregabea heldu zaidala”.
Geroago, Tryggvi Hlinasoni eta Bastien Vautierri buruz galdetu diote, eta adierazi duenez, prest dago daukan guztia erakusteko eta taldekideekin minutuak borrokatzeko. Gainera, hemen daramatzan egunetan kalitate handiko taldea ikusi duela gaineratu du.
Bilbao Arenako giroari buruz ere hitz egin du pibot txekiarrak: “Badut gogoa giroa ikusteko; giroak jokalarioi laguntzen digu, 6. jokalari moduko bat bihurtzen baitira zaleak, eta aurkariei zaildu egiten die neurketan sartuta egotea”.


