Dan Duščaken aurkezpena Surne Bilbaoko jokalari berri bezala

Dan Duščaken aurkezpena egin da gaur Artxandako kiroldegian ospatu den prentsaurrekoan Rafa Pueyo kirol zuzendariak lagunduta.

Duščakek adierazi duenez, heldu zen unetik maitatua sentiarazi dute taldekideek, familia bat izango balitz taldea, aurreko urtetik hona jarraitzen duten hainbat jokalarik ongi etorria eman ziotela bere fitxaketa gauzatu zen unean.

Antolatzaile esloveniarrari bere fitxaketari buruz galdetzean eta ia beste talde batzuk bere fitxaketa saiatu duten galdetzean, adierazi du: “Nire agenteak Surne Bilbaori buruz hitz egin zidanean momentuan jakin nuen hona etorri nahi nuela, talde honetaz entzun dudan guztia iritzi baikorrak izan baitira”.

Postu berean jokatzen duten taldekideei buruz ere galdetu diote eta esan duenez borroka positibo bat izango da hiru antolatzaileen artean, bere mentalitateak, neurketa zein entrenamenduetan %100a ematera bultzatzen duela eta horrek bere taldekideak hobetzera bultzatzen dituela eta hirurak elkarren osagarriak izango direla ziur dago.

Prentsaurrekoa bukatu aurretik presioari buruz galdetu diote eta bere erantzuna hurregoa izan da: “Nire jokatzeko eragatik eta mentalitateagatik presioa erronka bat bezala ikusten dut eta datozen erronka guztietarako prest nago”.