Datorren asteartean, azaroak 10 (20:00), Surne Bilbaok eta Alba Berlinek elkarren aurka lehiatuko dute Saskibaloi Txapeldunen Ligako multzo faseko norgehiagoka garrantzitsuan. Beltzezko gizonek joaneko partidan, Berlinen izandako hiru puntuko desabantailari (103-100) buelta ematea izango dute helburutzat. Eta horretarako marea beltzak ezinbesteko papera izango du lidergotza lortzeko borroka honetan. Ez zaitez zure sarrera barik geratu!
Sarrerak 16€-tik
Zaletuek izan duzuen erantzun bikainari erreparatuz, beheko eraztuneko sarreren %95a agortuz, sektore berriak zabaldu dira goi-eraztunean. Zale orokorrarentzat 16€-tik 22€-ra arteko sarrerak daude eskuragarri, abunatuentzat berriz, 13€-tik 18€-ra arteko prezio murriztuak, beti ere lehen fase honetarako abonua bereganatu ez bazenuten.


