Bilbao Basketek eta Colegio Alemán de Bilbaok lankidetza akordioa sinatu dute; horri esker, klubeko harrobiak ikastetxe horretako kirol-instalazioetan entrenatu ahal izango du. Horrela, bada, Bilbao Basketen emakumezkoen proiektuak hazten jarraitu ahal izango du lehen mailako kirol-ingurune batean.
Lankidetza Colegio Alemánen kiroldegian itundu zen, Isabel Iturbe Bilbao Basketeko lehendakaria eta Jacobo De la Sierra Colegio Alemángo zuzendaritzako laguntzailea bertan zirela. Sinergia horrek gure jokalarien garapena erraztuko du, eta lehen taldea ikastetxe entzutetsu horretara hurbilduko du.


