Eskolak eta Kanpusak

BILBAO BASKET ESKOLA

Bilbao Basket Eskola kirolaren arloko kultura eta bizikidetza haurren artean hezkuntza-helburuekin sustatzeko sortu zen.

Bilbao Basket Fundazioak “Bilbao Basket Eskola” abiatu zuen Kantera BBK proiektutik; 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako saskibaloi-eskola bat baino askoz ere gehiago izanik, 2020-2021ko ikasturtean gauzatu zen. Helburua da Bizkaiko Lurralde Historikoko hainbat lekutara iristea. Aurten, Muskizko Eskolarekin eta Bilboko erdiguneko bi eskolarekin jarraitzen dugu, eta baita Bizkaiko zenbait Eskola eta Ikastolatan ere.

“Bilbao Basket Eskola” sortzeko helburua izan zen kirol anitzeko eskola bat eskaintzea eta saskibaloia parte-hartzaile txikiagoei hurbiltzea. Normalean jokatzen ez dutenei gure kirol liluragarri honetara hurbiltzea ahalbidetzen dien jarduera bat da. Jokoa ezagutzen ez dutenentzako espazioaz gain, normalean jokatu ohi dutenek ere euren gaitasunak hobetu ahal izango dituzte, lan indibidualizatu batekin.

Eskola
Campus

BILBAO BASKET CAMPUSA

Bilbao Basket Fundazioak Bilbao Basket Campusa abiatu du, kirolaren arloko kultura eta bizikidetza hezkuntza-xedeekin sustatzeko, alderdi ludikoa baztertu gabe, garapen indibidual eta soziala landuz, giza prestakuntza integrala finkatzen duten balioak bultzatzeaz batera.

Campusen garapenari begira, Bilbao Basket Fundazioak Seguros Bilbaoren laguntza ekonomikoa du, eta baita C.D. BILBAO BASKETen azpiegitura eta pertsonalaren baliabideen sostengua ere. Campusak Gabonetan, Aste Santuan eta Udan egiten dira, oporraldietan.