Bilbao Basket eta Agaleus talde industriala 21/22 denboraldirako babes akordio batera iritsi dira. Angela Fernandez taldeko zuzendari gerenteak eta Isabel Iturbe Bilbao Basketeko presidenteak ituna sinatu dute Bilboko klubaren bulegoetan.
Agaleus taldea ekonomia zirkularraren arloan konponbideak eskaintzera bideratuta dago, industria-hondakinen kudeaketaren eta ingurumenaren babesaren eremuan. 130 langilek baino gehiagok osatzen dute, eta funtsean industriak sortzen dituen hondakinak baliabide berrerabilgarri bihurtzen ditu, baita zerbitzuak eskaintzen ere.
Aliantza hori bat dator klubak iraunkortasunaren arloan duen estrategiarekin, Bilbao Basketen helburu estrategikoetako bat baita.