Jauzi egin Bilbao Arenan eta parte hartu Aseguruen Hirukoen Lehiaketan!

Seguros Bilbaok igande honetako Monbus Obradoiroren aurkako partida babestuko du eta atsedenaldirako jokoa abiatuko du. Lehiaketa hiru puntuko lerrotik egingo da, eta parte-hartzaile bakoitzak (sei guztira) bi aukera izango ditu 6,75 metroko marratik saskiratzeko. Lehen txanda horretan irabazlerik ez badago, berdinketa hausteko aukera egongo da. Irabazleak plaza bat lortuko du gabonetan ospatuko den Bilbao Basket Seguros Bilbao Campuseko txanda baterako. Izena ematea 200 €-tan baloratuta dago.

Campuseko plaza 5 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta abenduaren 27tik 30era egingo da, lehenengo txandan, eta urtarrilaren 3tik 5era, bigarren txandan. Campusa UGParen ondoko pabiloi batean egingo da, Barakaldoko BECen.

Izena eman HEMEN: https://forms.gle/6JRBN4nbzjiqzP32A