Ekoiure Surne Bilbao Basketen babesleen familiarekin bat egiten du

Ekoiure eta Bilbao Basket akordio batera iritsi dira ingurumen eta hirigintza arloan zerbitzu juridikoak ematen dituen euskal enpresak 21/22 denboraldirako Bilbao Basketen babesleekin bat egin dezan.

Ekoiure Abokatuek (www.ekoiure.com) 20 urtetik gorako esperientzia duten profesionalak dituzte. Irudian, Sofia Garcia, abokatuen bulegoko bazkidea, Isabel Iturbe Bilbao Basketeko presidentearekin batera.

Akordio horri esker, Bilbao Basketek iraunkortasunaren arloan aurrera egin dezake, bere helburu estrategikoetako bat baita.