Bilbao Basketek digitalizaziorako jauzia egin du GUUK elkartearen eskutik

Bilbao Basketek digitalizaziorako jauzia egin du GUUK elkartearen eskutik

Bilbao Basketen, GUUK telefonia mugikorreko eta zuntzeko operadorearekin indarrak batu genituen. Hemengo telekomunikazio konpainia bat, hemengo pertsonentzat.

Guuk-ek bazkide digital gisa laguntzen dio klubari, gure digitalizazio-prozesuan oinarrituta. Akordio honi esker, gehiago eta hobeto konektatuko gara gure zaleekin.

Laster kontatuko dizkizuegu lankidetza-hitzarmen honen xehetasun guztiak, baina aurreratu nahi dizuegu aste gutxi barru Bilbao Basketi buruzko informazio guztia izango duzuela zuen gailu mugikorretan, eta nobedadeak azkarrago eta zuzenago kontatu ahal izango dizkizuegula.

Zuk ere zure taldearekin kolaboratu nahi baduzu, GUUKen alta eman dezakezu. Alta berri bakoitzeko Guuk-en ekarpen ekonomiko bat jasoko dugu. Eman alta ondorengo plataformaren bidez: KIDEGUK lotura!

Inprimakia bete ondoren, Guuk-eko agente bat zurekin harremanetan jarriko da zuk aukeratzen duzunean. Inprimakian nahiago duzun eguna eta ordua aukera ditzakezu. Gure estekan alta emanez, Bilbao Basketen partetik deitzen ari dela jakingo dute.

Aukeratu Guuken konexioa eta lagundu Bilbao Basketi