BBK-k eta Surne Bilbao Basketek aliantza sinatu dute banku-fundazioa sustraitze-bazkide estrategiko bihurtzeko eta klubari bere zorra hutsean jartzeko aukera emateko

Hainbat denboralditan Surne Bilbao Basketen kolaboratzaile izan ondoren, BBK sustraitze-bazkide estrategiko bihurtuko da gaurtik aurrera. Bi erakundeen arteko lankidetzan beste urrats bat da. Akordio historiko honek klubari bere zor zaharra hutsean jartzeko eta hartzekodunekin dituen konpromisoak betetzeko aukera ematen dio. Horrela, ziklo berri bat hasiko da Surne Bilbao Basketentzat, proiektuari baliabide gehiago eskaintzea ahalbidetuko duena.

BBK-k eta Surne Bilbao Basketek urteak daramatzate elkarlanean kluba maila guztietan hazteko helburuarekin. Horren eredu dira BBK-k harrobiarekin eta fundazioaren gizarte-jardueretan duen konpromezua.

BBK-k, bere ikerketa sailaren ezagutzan oinarrituta, Bizkaiaren behar nagusiak zein diren eta horiek nola ase monitorizatzen saiatzen da, bere ekintzen eragin soziala maximizatuz. Oraingo honetan, aliantza estrategiko hau bere gizarte-ekintzaren dibidendua da, batez ere saskibaloiaren edo, oro har, kirolaren familia handia osatzen duten pertsona guztiei zuzendua: jokalariak, jarraitzaileak edo, aurten izan den bezala, Bizkaiko saskibaloi talde nagusiaren lorpenez harro dauden eragile guztiak.

Lankidetza berri honek kaudimen-egoera hobetzea ahalbidetuko dio Bilbao Basket erakundeari, proiektua hirira errotzeaz gain, gizarte, erakunde eta kirol anbizioan hazten jarraitzeko aukera emango diona.

Akordioa ostiral honetan, maiatzaren 30ean, jarriko da abian, Bartzelonaren aurkako partidan (18:30h). Norgehiagoka honetan ere banku-fundazio gisa BBKren 10. urteurrena ospatuko da. 

Xabier Sagredoren adierazpenak

“BBKrentzat harro egoteko modukoa da beste pauso bat ematea eta Surne Bilbao Basketeko bazkide estrategiko gisa sendotzea.

Ezer baino lehen, Bilbao Basketeko Zuzendaritza Batzordea zoriondu nahi dugu, egindako lan onagatik eta duela urte batzuk Klubaren egoera agertoki berri batera bideratzea lortu izanagatik. Kaudimen-agertoki berri bat, etorkizunari ilusioz aurre egiteko eta lurraldean asmo handiko proiektu bat errotzeko aukera ematen duena.

Horrela, gaur egun, berriz ere bat egiten dugu erabat konprometituta dagoen erakunde batekin, proiektu sendo eta kaudimendunarekin. Etorkizunari ilusioz eta konbentzimenduz begiratzen diogu, lotura honek Bizkaian eragin positiboa izango duela sinetsiz”.

Isabel Iturberen adierazpenak

“Aliantza honek poztasun handia sortzen digu. Elkarlanean emandako urteen eta gaur egun fruitua ematen duten topaketa askoren gailurra da. Klubari horizonte berri bat irekitzen dion ziklo bat hasten da, potentzial handiko eta osasun oneko klub bat. Lanean jarraituko dugu gure eguneroko lana berresteko eta akordio berriak lortzeko, eta hala, urrunago iritsi ahal izateko.

Beste behin, BBKri oso eskertuta gaude. Haiek gabe ezingo zen gure proiektua ulertu. Beti egon dira eta, berriz ere, hemen daude. Oraingoan, Surne Bilbao Basketetik lankidetza-planteamendu bat egin genien, eta banku-fundazioak berak, presidentea buru zuela, proposamen berri bat itzuli egin zigun, askoz ere asmo handiagokoa eta estrategikoagoa. Aurkeztu berri dugun aliantza honek, esan dizuedan bezala, iraganeko herentzia batzuk ixteko eta datorren denboralditik aurrera ilusioz beteriko ziklo berri bat irekitzeko aukera ematen digu”.