Bilbao Basket prest dago U22Ligako bigarren denboraldirako

Bilbao Basketek badakizki jada bere aurkariak zeintzuk izango diren eta U22 Ligako gainontzeko parte hartzaileak ere bigarren edizio honetan.. FEB-ek eta ACB-k, Kirol Kontseilu Gorenaren  babesarekin, elkarrekin antolatutako lehiaketak bigarren denboraldiari ekingo dio multzoak itxita dituela, 2025-2026ko sailkapenaren arabera eta FEBeko Batzordeak astearte honetan onartu ondoren.

Parte hartuko duten 14 taldeak honela banatuko dira:

A multzoa: Real Madril, Barça Atlètic, Burgos Grupo de Santiago, Casademont Zaragoza, Fundación CB Canarias, Valencia Basket eta Bàsquet Girona.

Bilbao Basket, B multzoan egongo da, eta aurkari hauen aurka arituko da: Kids&Us Manresa, Joventut Badalona, Amara Lleida, UCAM Murcia Juver, Unicaja Alhaurín de la Torre eta Obradoiro CAB.

Lehen faseak 14 jardunaldi izango ditu: multzo bakoitzaren barruan bi itzuliko liga jokatuko da, eta jardunaldi bakoitzean talde batek atseden hartuko du. Amaitzean, A multzoko 7. sailkatua B multzoko bigarren fasera jaitsiko da, eta B multzoko 1.a, berriz, A multzokora igoko da.

Aurretik, partida bakarreko play-out bat jokatuko da: A multzoko 5. eta 6.a, B multzoko 3.aren eta 2.aren aurka neurtuko dituzte indarrak. Irabazleak A multzoan jokatuko du bigarren fasea; galtzaileak, berriz, B multzoan.

Amaierako formatuak ez du aldaketarik izango aurreko denboraldiarekiko: seiko finala A multzoko bigarren faseko lehen lau sailkatuek jokatuko dute, eta haiekin batera, B multzoko 1.aren eta A multzoko 6.aren arteko eta A multzoko 5.aren eta B multzoko 2.aren arteko kanporaketetako irabazleak arituko dira.

2026-2027ko U22 Liga irailaren 25ean hasiko da. Seiko finala, berriz, 2027ko maiatzaren 13tik 16ra bitartean jokatuko da.