Nate Darling (Halifax, 27 urte, 1.98m) nazioarteko jokalari kanadiarra Surne Bilbaoren fitxaketa berria bihurtu da. Elan Chalon taldetik datorren eskoltak, 13,5 puntu, 2,7 errebote eta 1,9 asistentzia banatu ditu 25-26 denboraldian Betclic Elite liga frantziarrean. Urte baterako sinatu du.
Darling, NBA ligan ibilitako jokalaria da, 20-21 denboraldian 7 neurketa jokatu zituen Charlotte Hornets taldearekin. Hala ere, bere kirol ibilbidea G Leaguean egin du batez ere, Clippers taldeak liga horretan duen sekzioan lau denboraldi eman baitzituen; 20,9 puntu eta 4,1 errebote lortuz 22-23 denboraldian.
Kanadako selekzioarekin maiz aritzen den jokalari bat da Darling. 2018 urtean munduko txapeldun izan zen Kanadako U19 taldearekin. Aurten selekzioarekin Americup-a eta FIBA leihoak jokatu ditu selekzioarekin, 7 puntu eta bi errebote lortuz batez beste.
Kirol zuzendaritzaren iritzia
“Nate Darlingen trebetasun handiena hiruko jaurtiketak dira. Hala ere, sarrerak eta mateak egiteko gai da bere hiruko jaurtiketek suposatzen duten mehatxuari esker. Baloi gabe jokatzen dakien jokalaria da, jaurtiketak egiten uzten ez diotenean, mozketak eta defentsaren ahulgunetaz baliatzen da. Defentsa lanetan ona da ere, bat baten aurkako egoeretan. Gainera, hiruko posizioan lagun gaitzake. Oso pozik gaude gure taldera gehitzen delako. Europan bere bigarren urtea izango denez bere jokoa maila oenenera eramateko gai izango dela uste dut”.


