AltuEra2,06
PosiZIOApIBotA
NAZIONALITATEASenegal
JAIOTZE-DATA2001/10/01
LiZENTZIAjfl
Amar Sylla (Dakar, 2.06m, 22 urte) Surne Bilbao Basketeko jokalari berria da. Basketball Lowen Braunschweig talde alemaniarretik dator, eta 4.6 puntu, 4.8 errebote eta 7.3ko balorazioa lortu ditu batez beste.
Real Madrileko harrobiko jokalaria da Sylla, eta 2019an Euroliga Juniorreko txapeldun izendatu zen, Usman Garubarekin barneko bikote beldurgarria eginez. Talde zuritik, lehen belgikarrera egin zuen jauzi, eta Filou Oostenderekin egin zuen bigarren ikasturtean 9.4 puntu, 5.7 errebote, tapoi 1 eta 11.6ko balorazioa lortu zituen.
Belgikatik Lituaniara, non Nevezisekin denboraldi bikaina egitea lortu zuen, ligako sentsazioetako bat bihurtuz. Batez bestekoak: 11.3 puntu, 7.7 errebote, 2 tapoi eta 17.2 balorazio-kreditu.
ACBn, Real Betisekin 22 partida jokatu zituen batez beste 3.3 puntu eta 3.2 errebote lortuz. Sylla, gainera, Senegalgo selekzioarekin jokatzen du.
«Amar Sylla gaztea izan arren Europako hainbat txapelketa jokatu dituen jokalaria da. Esperientzia horri esker, Surne Bilbao Basketekin lehiatzeko prest dago, bai Endesa Ligan, bai FIBA Europe Cupen. Energia, anbizioa eta taponatzeko eta erreboteatzeko gaitasun handia ematea espero dugu. Horren bidez, gazteak eta esperientzia batzen dituen barne-jokoa osatzen dugu, eta lehiakorrak izaten eta gure helburuak betetzen laguntzea espero dugu .»
Rafa Pueyoren iritzia, kirol-zuzendaria