12

Tomasz Gielo

AltuEra2,05

PosiZIOAHEGAL-PIBOTA

NaZIONALITATEApolonia

JAIOTZE-DATA1993/01/04

LiZENTZIAeur

Biografia

Tomasz Gielo hegal-pibot poloniarra (Szczecin, 31 urte, 2.05m) Surne Bilbao Basketeko bigarren fitxaketa izan da. Jokalaria Poloniako Stal Strów Wielkopolski taldetik dator eta 12.4 puntu, 7.5 errebote eta 15.3 balorazio bikain egin ditu. 

Jokalariak ACBko esperientzia zabala du Joventut Badalona (16/18), Lenovo Tenerife (18/20), Morabanc Andorra (20/21) eta Casademont Zaragozaren (23/24) elastikoak jantzi ondoren.

ACBz gain, Tomasz Gielok Alemaniako liga jokatu du Würzburg Baskets-ekin (21/22), Greziako liga Peristeri-rekin (21/22) eta Turkiakoa Merkezefendi-rekin (22/23). Jokalariak BCL, Eurocup eta FIBA Europe Cup taldeetan ere badu eskarmentua.

Tomasz Gielo internazionala da Poloniarekin beheko mailetatik, bere selekzioarekin 2018ko Eurobasket-a jokatzera iritsiz.

«Tomasz Gielo eskarmentu handiko jokalaria da, bai Endesa Ligan, bai nazioartean.
Jokoan bere kalitatea ematen du kanpoko jaurtiketan, pasean eta erreboteatzaile ona ere bada. Uste dugu ezaugarri horiek Surne Bilbao Basketen 4ko posizioa ondo estaltzen laguntzen digutela.»

Rafa Pueyoren iritzia, kirol-zuzendaria