30

Zoran Dragić

AltuEra1,96

PosiZIOAHEGALEKOA

NAZIONALITATEAESLOVENIA

JAIOTZE-DATA1989/06/22

LiZENTZIAEUR

Biografia

Zoran Dragic (Ljubljana, 1.96m, 35 urte) esloveniar internazionala Surne Bilbao Basketeko jokalari berria da. Hegalekoa Cedevitatik dator. Talde horrekin 15.9 puntu eta 4.1 errebote lortu ditu batez beste etxeko ligan, eta 10.2 puntu ABA Leagueko partida bakoitzeko.

Endesa Ligako txapelduna Baskoniarekin 2020an, Dragicek eskarmentu handia du ACBn (Unicaja 12/14 eta Baskonia 19/21) zein Europako txapelketetan, 8 denboraldi Euroligan, 5 Eurocupen eta bat Eurochallengen. Gainera, jokalariak Phoenix Suns eta Miami Heaten elastikoak jantzi zituen NBAn.

Zoran Dragic joan den ekainean bere selekzioarekin aurre-olinpikoa jokatzetik dator. Esloveniako selekzioarekin Olinpiar Jokoak, Munduko Saskibaloi Txapelketa eta Eurobasket jokatu ditu.

«Zoran Dragic esperientzia handiko jokalaria da, bai nazioartean, bai Endesa Ligan. Gure ustez, bere kalitateak, esperientzia horrekin eta izaera irabazlearekin batera, lehiakortasun-plusa ekarriko digu. Gure erasoko erreferentzietako bat izatea espero dugu, bai hiru puntuko lerrotik saskiratzeko duen gaitasunagatik, bai baloirik gabeko jokoan eta kontraerasoan bere abilezia aprobetxatuz .»

Rafa Pueyoren iritzia, kirol-zuzendaria