Surne Bilbao Basketek ezin izan zuen garaipena lortu Monbus Obradoiroren aurka azkeneko momentuetan erabaki zen partidu oso parekatu batean. Jaume Ponsarnauren gizonen lehenengo porrota da Miribillan Liga Endesan zazpi garaipen kontsekutibo lortu ondoren. Xavi Rabasedaren bajara, partidua baino lehen jakin zena, Hornsby, Andersson eta Smithen lesioak gehitu ziren partidua jokatu ahala. Beltzezko gizonetan Thijs De Ridder izan zen estatistika-liderra 13 puntu, 8 errebote eta 18ko balorazioarekin. Galiziako taldean Marek Blazevic izan zen onenetarikoa 14 puntu, 11 errebote eta 23ko balorazioarekin.
Bi taldeek partidu defentsiboa jukatu zuten hasieran. Surne Bilbao Basketek bost puntuko partzial txiki bat ireki zuen markagailuan Obradoirok segituan itxi zuena. Falta eta eten askoko partidua izan zen hasieran. Galiziakoek abantaila hartu zuten baina Bilbao Basketek laurdenaren amaierarako abantaila hori ixtea lortu zuen. De Ridder lehenengo laurdena 6 punturekin amaitu zuen. 18-19 Obradoiro aurretik.
Joera defentsiboa mantendu egin zen bigarren laurdenean. Partidu parekatua zen. Inork ezin zuen tartea ireki markagailuan. Hiruko jaurtiketan trebetasun gutxi zegoen, baina estatistika horretan Bilbao Basket Obradoiro baino hobeto zegoen. Laudenaren amaiera aldera beltzezko gizonek 10 puntu gora jarri ziren. Hala ere, hutsarte baten ostean, galiziar taldeak tartea murriztu zuen eta atsedenaldia iritsi zen markagailu berdinduarekin. 40-38 Bilbao Basket aurrean.
Hirugarren laurdena lehenengo zatia baino defentsiboagoa zen. Erabateko lubaki-borroka bat zegoen Miribillan, eta oso parekatua. Bi taldeek nekez lortzen zuten saskiratzea. Laurdenaren amaieran joera defentsibo hori apurtzen zen hirukoen hartu-eman bati esker. Partiduaren azken laurdena iristen zen Monbus Obradoiro puntu bat aurrean, 59-60.
Azkeneko laurdena tentsio handiarekin hasi zen, eta emozio izugarriarekin partiduak zuen joerari esker. Miribillako zaleek gogor estutzen zuten jokaldi bakoitzean. Partiduaren amaiera kiroltasunik gabeko falta batek markatu zuen, Thijs De Ridder-eri adierazi zioten minutu bat falta zenean partidua amaitzeko eta 70-70 zegoenean markagailuan. Monbus Obradoirok bi jaurtiketa libretako bat sartu zuen eta gero Scrubb bi puntu sartu zituen. Amaierarako minutu bat baino gutxiago falta zen eta galiziarrak 70-73 zeuden irabazten. Killeya-Jones eta Pustovyik bi jaurtiketa libre-bana hartu zituzten eta partidua 72-75 amaitu zen. Obradoirok Miribillan irabazi zuen eta bertan beltzezko gizonen zuten zazpi garaipen kontsekutiboko bolada moztu zuen. Jaume Ponsarnauren gizonek 14. garaipenaren bila joango dira Fontajaura hurrengo larunbatean (20:45tan).