29 jardunaldi igarota, Surne Bilbao 9. aurkitzen da sailkapenean 16-13ko balantzearekin, 8. postuan dagoen Unicajarekin berdinduta. 5 partiduren faltan, playoffetan sartzeko ametsak bizirik dirau.
Asisa Joventut (17-11), La Laguna Tenerife (17-12), Unicaja (16-13) eta Surne Bilbao (16-13) partidu bakar bate daude bananduta sailkapenean, hala ere, berezitasun bat dago sailkapen honetan, Unicajak 30. jardunaldia jokatu du jada eta 100-101 galdu zuen Dreamland Gran Canariaren aurka. Horrez gain 29. jardunaldiko partidua bertan bera geratu zen atsedenaldian Asisa Joventut eta Unicajaren artean erlojuan arazoak zirela eta talde badalonarrak 53-33 irabazten zuelarik. Honek esan nahi du bilbotarrek asteburuan Hiopos Lleida irabazi ezkero abantaila birtual bat izango luketela Malagakoekiko.
Beraz, Dani Mireten taldea izango litzateke harrapatzeko zailena. Kanariarrak hiru partidu dituzte goian sailkatuta dauden taldeen aurka, Barça, Asisa Joventut eta Surne Bilbaoren aurka, egutegi sutsua izango dute haiek ere lehenengo 8en artean sailkatuta bukatu nahi badute. Ibon Navarroren mutilek partidu nabarmendu bezala UCAM Murcia eta Kosner Baskonia izango ditu.
Surne Bilbaoren egutegia:
30. Jardunaldia: Hiopos Lleida✈️
31. Jardunaldia: Real Madrid🏠
32. Jardunaldia: Valencia Basket✈️
33. Jardunaldia: Basquet Girona🏠
34. Jardunaldia: La Laguna Tenerife✈️


