Surne Bilbao playoff postuaren bila Bàsquet Gironaren aurka

Surne Bilbaok Bàsquet Girona jasoko du igande honetan eguerdiko 12:00etan Bilbao Arenan. Asteazkenean La Laguna Tenerifek porrota jaso ostean Asisa Joventuten aurka, talde bilbotarra zazpigarren postura igo da kanariarrei postua kenduz. Nahiz eta denboraldiko balantzean berdinduta dauden, 17-15, momentuz beltzezko gizonek elkarren arteko basatza irabazita du 17 puntuko abantailarekin, azken jardunaldian elkarren aurka jokatuko baitute.

Jaume Ponsarnauri bere mutilei  eta partidari buruz galdetu diote eta adierazi du amestutako eszenatoki batean dagoela, jokalari guztiak daudela eskuragarri, karga gehiegirik gabe beraz ezinhobe dagoela taldea. Aurkitzen duen arazo bakarra, ondo landutako talde baten aurka jokatzen dutela da, egia da azken partidetan haien efektibitateak bera egin duela batez ere hiruko marratik eta ezinbestekoa dela beraien jokoan, baina beraien jokoan sinisten dutela.

Bàsquet Girona bere partez jaitsiera postuetatik urrun dago, eta ez du presiorik azken bi partida hauetarako. Hala eta guztiz ere, baditu denboraldian zehar denboraldi fina egin duten jokalariak, haien artean Juan Fernandez, azken bolada honetan lesionatuta egon arren jokatutako partidetan 10,4ko balorazioa lortu zuen. Hartaz gain, orain arte sasoi onenean dauden bi jokalariak Otis Livingston eta Martinas Geben. Livingstonek bere partez, 13,3 puntu sartzen ditu partidako, 5,2 asistentzia banatu, 2,3 errebote jaso 13,5eko balorazioa lortuz. Bestalde, Gebenek 10,8 puntu sartzen ditu eta 5,8 errebote jasotzen ditu 13,3ko balorazioa lortuz.

Ponsarnauri galdetu diote ea kataluniarren aurkako joaneko partidan klik bat egin zuen taldeak haien aurka irabazi ostean eta bere erantzuna hurrengoa izan da: “Bagentozen eraldaketa bat eraikitzen eta haien aurka erakutsi genuen, horrez gain taldea sinesten hasi zen, edozertarako gai zirela eta horrek playoffetako borrokan sartuta egotearaztea ekarri digu azken bi jardunalditan”.

Ezinbesteko partida izango da MIB-ek haien playoffetako aukerak itxi ditzaten, Bàsquet Gironak 3 partida jarraian galdu dituen arren ez dizkio gauzak erraz jarriko Surne Bilbaori beraien helburuak lortzeko orduan. Ponsarnauk gehitu du zazpigarren heltzeak motibazioa gehitzen diola taldeari, Gironako taldea izugarri errespetatzen dutela, baina duten indar guztia zazpigarren bukatzeko erabiliko dutela.