Melwin Pantzar eta Justin Jaworskiren prentsaurrekoa FIBA Europe Cup Finalaren aurretik

Melwin Pantzar irten da gaur lehendabizi prentsa aretora FIBA Europe Cupeko finaleko partidu erabakigarriaren prentsaurrekoan. Zelan dauden galdetu ditenean adierazi du “lasai gaude, kontzentratuta, beraz ondo, joaneko partiduan gaizki egin genituen gauzak zuzentzeko aukera dugu, arakatu egin dugu eta zuzendu egingo ditugu”.

Zaletuei buruz galdetu dietenean hurrengoa adierazi dute Pantzarrek eta Justin Jaworskik besteak beste: “Ziur nago Bilbao Arena beterik egongo dela, zaletuek sutsuki animatuko gaitzuztela eta infernu bat bilakatuko dugula pabilioia”. Jaworskik adierazi du Grezian bizitakoa jokatu duen partidurik animatuenetarikoa izan dela eta ziur dagoela Bilbon antzeko zerbait biziko duela.

Denboraldiko helburuei buruz galdetu diote estatu batuarrari eta esan du “bi helburu izan ditugu denboraldian zehar, orandik biak bizirik diraute, bai ligan playoffetarako sailkapena lortzea eta FIBA Europe Cupeko titulua irabaztea eta orain bi horietako bat lortzeko aukera dugu denboraldi osoko prestakuntzari esker”.

Biei galdetu diete ere 6 puntuko aldeari buruz eta ulertezera eman dute buruan dutela baina ez dutela gehiegi pentsatzen horretan, beraien helburua partidu fin bat egitea dela eta alde horri buelta ematea denen artean.