Gaur Jaume Ponsarnau prentsaurrekoa izan du FIBA Europe Cupeko finalaren aurretik. Sentzazioei buruz galdetu diote, egoera nola eraman behar duen eta hurrengoa erantzun du: “FIBA Europe Cupean izan da hoberen jokatu dugun txapelketa, geure maila gorena erakutsi dugun tokia. Gure helburua aste honetan lehen 40 minutu horietatik ikastea izan da hainbat xehetasun hobetzeko”.
Zaletuek izan dezaketen garrantziari buruz galdetzean adierazi du ziur dagoela datozen greziarrak beraien eskuetan dagoen guztia egingo dutela beraien taldea animatzeko baina gure hiria topera egongo dela eta are gehiago egingo duela.
Pasa den urteko esperientziari buruz galdetu diote eta erantzun du: “Testuinguru gutziz desberdina da,saiatu egin naiz pasa den urtarekin alderatzen baina ezin izan dut. Hala ere, konturatu egin naiz, jende gehiago bizitzen ari dela finala, partidu hau erabakigarriagoa delako eta jendeak esaten dit kaletik, animo lortuko dugula”.
Gainera Ponsarnauk gehitu du gogoei buruz hitz egin duenean: “Gogoak garratzitsuak dira baina puntu baterarte, baina gogoak bezain garrantzitsua da gure etxean, Bilbao Arenan jendeak bultza gaitzan eta bultzada horrek saskiratzeak, puntuak eta indarra eman diezaguten partidua aurrera ateratzeko”.
Arerioari buruz adierazi du beraiek bolada onean datozela, nahi eta MIB-ek deskantsatu duten eta hori positiboki baloratzen duen, beraiek tonu fisiko onean datozela eta arriskutsuak direla zentzu horretan.
Partidua bihar asteazkenean, apirilaren 29an jokatuko da arratsaldeko 20:00etan Bilbao Arenan, hala ere, sarrerarik lortu ez duzuenontzat Bizkaia Frontoian pantaila erraldoi bat egongo da partidua bertan bizitzeko eta doako sarrerak eskuragarri dituzue oraindik esteka honetan.


