Dena prest hitzordu ahaztezinerako! Bihar, Surne Bilbaoren eta PAOKen arteko partidaren atarian, jardueraz jositako Fan Zone-a egongo da motorrak berotzeko. Zazpi markak girotuko dute gunea hasieratik amaieraraino, horien artean, Garbikerren presentzia nabarmenduko da. Errealitate birtualeko jokoak eta zozketak dituen kamioi bat jarriko du “A ze marroia” ekimenaren barruan, finalerdietako arrakasta errepikatuz.
Saskibaloia eta musika izango dira protagonista nagusiak erdialdeko gunean,Bilbao Jokoan by Bilbao Basketen pistari esker. Gune horretan bertan, Nissanek begirada guztiak bereganatuko ditu, DJ bat arituko baita zuzeneko musika jartzen Nissan Juke baten gainean. Pistako jardueretan parte hartzen dutenek tote bag-ak eta kamiseta esklusiboak irabazi ahalko dituzte. Gainera, Vuelingek saskiz hornitutako karpa bat jarriko du, zaleek punteria erakutsi eta airelineak eskainiko dituen sari desberdinak irabaz ditzaten.Esperientzia borobiltzeko, bertaratutakoek La Salveko Box Bar-az gozatu ahalko dute; bertan, finalerako botila berezia egongo da salgai. Dibertsio teknologikoa BBKren eskutik etorriko da, une onenak jasotzeko 360 graduko fotomatoi batekin. Salseo markak, berriz, kolore-ukitua emango dio festari: makilaje postuak eta azukre kotoia egongo dira txikienentzat.


