Bizkaia Frontoiak pantaila erraldoi bat izango du finala bertatik jarraitzeko

FIBA Europe Cup txapelketako finala Miribilla osora zabalduko da. Bizkaiko Foru Aldundiari esker, finala Bizkaia Frontoian jarraitu ahal izango da, helburua sarrerarik gabe geratu ziren zaleek ere parte hartu ahal izatea da Surne Bilbaok eta PAOKek datorren asteazkenean, 20:00etan, jokatuko duten partidu historikoan. Sarbidea guztiz doakoa izango da, eta esteka honetan lor dezakezu sarrera: https://tickets.oneboxtds.com/pelotaproliga/events/55337?hl=es-ES