Bilbao Basket Fundazioa Huelvan: Espainiako Junior Txapelketa abian da

Gaur, apirilak 26, Bilbao Basket Fundazioak erronka handi bati ekingo dio Huelvan: Espainiako Junior Txapelketan estatuko klub onenen aurka lehiatzea. Euskal Ligako bide gogorraren eta A1 faseko lan onaren ondoren, mutilak prest daude euren maila erakusteko.

Txapelketa honen formatua zorrotza da taldearentzat. Bilbao Basket, E multzoan dago kokatuta, eta multzo honetatik talde bakarra sailkatuko da final zortzirenetara. A, B, C eta D multzoetan hiru talde sailkatzen diren bitartean, beltzezko mutilek lehen postua lortu behar dute derrigorrez aurrera egiteko.

Multzoko lehena izatea lortuz gero, asteazkenean jokatuko lukete final zortzirenetako partida, Unicaja, Zaragoza edo Girona bezalako aurkari indartsuen aurka.

Partiduen Egutegia eta Estekak

Hona hemen multzoen faseko hiru norgehiagoka erabakigarriak. Zuzenean jarraitu nahi badituzu, hemen daude estekak eta ordutegiak.

Multzoko lider geratuz gero, taldeak maiatzaren 2ko finalera arte borrokatzeko aukera luke. Erronka zaila da, baina lehiatzeko gogoak ez dira falta.