Bilbao Basket Fundazioko emakumezko kadete taldea igandean Bizkaiko ligako kategoria bereziko txapeldun bilakatu zen Goxobreak Ugeraga Saski Sopela taldea garaitu ostean 67-65 partidu berdindu batean Sopelako Urko kiroldegian.
Finalerdietan Tabirako Baqué 11 taldea garaitu zuen Bilbao Basket Fundazio taldeak 55-44, talde sopelostarrak berriz Lointek Gernika 44-56 irabazi ostean heldu zen finalera gure harrobiko taldearen aurka. Partidu honetan nabarmenduenak Ane Zarzuelo eta Arda Gomez izan ziren 10 puntu saskiratuz bakoitzak.
Finalean Zarzuelo izan zen berriz nabarmendua azken uneko saskiratze batekin finala beltzezko neskei emateko, horrez gain, 10 puntu saskiratu zituen berriz ere. Finalean 8 hiruko sartu zituen taldeak eta puntuazio altuko beste hainbat jokalari egon ziren, Maddi Barrio 13rekin eta Ane Pérez 12rekin besteak beste.


