Coviran Granadaren aurkako garaipenaren ostean, Jaume Ponsarnau prentsarekin hitz egitera atera zen eta egin zuen lehen gauzetarikoa epaileei errua kentzea izan zen, epaimahiak izan zuen akats bat zuzendu baitzuten, nahiz eta kaltetuak atera ziren bere mutilak, epaileek arauak ondo aplikatu zituztela.
Horrez gain adierazi zuen: “Granadak partidu ona egin du, eta erritmo eskasiak kaltetu egin gaitu baina oso harro nago dugun taldeaz eta partidua aurrera atera dugu zirt edo zarteko partidu batean”.
Playoffetako ametsari buruz galdetzean hurrengoa esan du: “Aldagelan esan dute zentratuta daudela horretan orain, playoffetan, arazoa da aurretik daudenak oso onak direla eta lan ia bikaina egin beharko dugu helburu hori lortu nahi badugu”.
Stefan Lazarevicentzako hitzak izan ditu ere, esanez jokalari ona dela eta Luka Bozic ezagutzen zuenez bere aurka jartzea erabaki duela eta Martin Krampelji buruz adierazi du nahiz eta lesionatuta egon Krampelj berak eraaki duela jokatu nahi zuela, indarra gehitzera taldeari eta hala egin duela.


