Surne Bilbaok Coviran Granada garaitu eta bete-betean sartzen da playoffetarako borrokan

Surne Bilbaok azken txanpan eman zion erritmo gabeko eta hutsartez betteko partidu batean 88-83 irabaziz Coviran Granadari. Garaipen honi esker beltzezko gizonak playoffetarako borrokan sartzen dira bete-betean Melwin Pantzar erabakigarri eta Tryggvi Hlinason kapitanei esker. Pantzarrek 17 PTS, 5 REB, 4 ASI eta 24 VAL lortu zituen eta gainera momentu erbakigarrienetan agertu zen azken txanpan hiruko garrantzitsu bat eta 2+1 eko saskiratzeak lortuz. Hlinasonek berriz  9 PTS, 8 REB, 2 ASI, 1 TAP eta 20 VAL lortu zituen.

Lehenengo laurdena berdindua izan zen, 16-16 bukatu zen laurdena eta bilbotarrak lan fina ein zuten errebote lanetan, Stefan Lazarevic eta Hlinasonen artean 7 errebote jaso  baitzitzuzten. Taldeko lana nabarmendu zen eta jaurtiketetan hutsak bi taldeetan, izan ere, lehenengo minutuetan 4-2 markagailu eskasa egon baitzen minutu batzuez.

Bigarren laurdenean indartsu hasi ziren beltzezko gizonak eta 6 puntuko aldea jartzea lortu zuten Harald Frey basearen saskiratzeei esker batez ere. Hala ere laurdena bukatzeko 3 minutu falta zirenean epaileek erabaki bat hartu zuten eta Coviran Granadaren aldeko jaurtiketa libreak eman zituzten aurretik hartu ez zuten erabaki bat 5 minutu luzez berrikusi ondoren eta horrek partidua eta jokalariak hoztu zituen aldageletara joan aurretik eta horren ondorioz Granadakoek 41-46ko abantaila lortu zuten, Luka Bozicek 8 jaurtiketa libretik 7 sartu ostean.

Aldageleteatik bueltan epaileek hainbat alditan eten zuten berriz partidua eta erritmo eza izan zen nagusi. Luka Bozicek beste 5 puntu saskiratu zituen laurden honetan 6 jaurtike libre jaurti ondoren, hala eta guztiz ere, Lazarevicek laurdenean egin zuen defentsak, 2 lapurketa lortuz laurdenean, eta Justin Jaworskik sartutako 8 puntuek MIB-ak 67-65 gailentzera eraman zuten.

Azken laurdena erdintusa izaten jarraitu zuen amaierararte, granadarran 5 puntu gainetik jartzea lortu zuten eta ez zen izan laurden amaierararte Pantzarrek partidua Jaume Ponsarnauren gizonei ematea eraaki zuen arte, hiruko batekin eta 2+1eko saskiratze batekin segundu gutxiren faltan, partidua 88-83 bukatzeko.