Txapeldunak!

Surne Bilbao FIBA Europe Cupeko txapeldun bilakatu zen PAOK 89-74 garaituta eta joaneko partiduko 6 puntuko aldea (79-73) berreskuratuz. Surne Bilbao Basketen jokalarien saskiratzeak boladetaz baliatu ziren, Melwin Pantzar, Margiria Normantas eta Darrun Hilliard nabarmenduenak izaten eta Luke Petrasekek isileko lanean saskiratzeak eginez 14 puntuak arte. Partiduko Balorazio altuena Trygbbi Hlinason kapitainak lortu zuen, 21ekoa; 9 PT, 7 REB, 5 ASI eta  2TAP-ekin.

Lehenengo laurdena berdintsua izan zen, hala ere, presioa nabaritzen zitzaien beltzezko gizonei, jaurtiketetan akatsak eginez eta bakarreko hainbat jokaldi bilatuz. Breein Tyree eta Clifford Omoruyik, bakoitzak 5 puntu saskiratuz izan ziren bilbotarrei arazo gehien sortu zizkietenak, baina lehenengo laurden honetan Pantzarren 9 puntuek bizirik mantendu zituen etxekoen ametsak, nahiz eta 19-23 bukatu laurdena.

Bigarren laurdenean hasi zen txapelketa hurbil ikusten Bilboko taldea. Normantas izan zen laurden honetako protagonista nagusia, ez zuen hutsik egin bere jaurtiketean eta 9 puntu lortu zituen. Hori gutxi balitz, defentsa lanetan erraldoi ibili zen , Tyreek eta Patrick Beverleyk 4 puntu saskiratu baitzituzten laurden osoan zehar. Markagailuan aurretik jartzea lortu zuten lehen aldiz, atsedenaldira 43-41 eta orokorrean 5 puntura jarriz.

Jaume Ponsarnauren mutilak zentratuta ziruditen aldageletatik bueltan, greziarrak berriz urduritasuna ezagutzen hasi ziren, joanekoan lortu zutena galduko zuten zalantzarekin. Tomas Dimsak bi hiruko lortu zituen laurden honetan, hala ere Hilliarden 9 puntuek lehenengo 4 minutuetan eta Petraseken 6 puntuek Bilbokoei hegan abiarazi zieten. Horrez gain, Hlinasonen bi txapelek defentsa lanetan lagundu zieten beltzezkoei. Laurden honetan izan zen etxeko taldean 7 puntuko alde hori gainditu zuten lehen aldia eta nabarmen gainera, 70-57 laurden amaieran. 

Azken laurdena jaia bilakatu zen, markagailuan aldea 22 puntuetaraino iritsi zen. Amore emanda zegoen talde greziarra, Tyree izan zen MIB-ei jaia pixka bat atzeratu nahi izan ziena, azken txanpan 10 puntu sartuz nahi eta kanporaketa erabakita zegoen jada. Talde lanean jarraitu zuten Ponsarnauren gizonek eta denbora bukatzean, 80 minutuen amaieran bigarren aldiz jarraian bilakatu ziren FIBA Europe Cupeko txapeldun, 89-74(+0 kanporaketan), talde berberaren aurka baina desberdintasun nabari batekin, ospakizuna etxean zen, marea beltzaren oihuen artean.