Institutos Odontológicos Bilbao Basketen patrozinatzaile gisa sartu da, bizkaitarren osasunarekiko duen konpromisoa indartuz. Bilboko hortz-klinikatik bere pazienteei urtebetez lagundu ostean, marka honek beste urrats bat eman du, aho-hortzen zaintza eta klubaren ahalegin zein nortasun balioak lotuz.
Lankidetza honen bidez, Institutos Odontológicosek ekintzak garatuko ditu eta abantaila esklusiboak eskainiko dizkie Bilbao Basketeko zaleei, aho-hortzen osasunaren zaintza haien egunerokotasunera hurbilduz. Abonatuek %15eko deskontua izango dute tratamendu orotan eta dohako garbiketa bat.
Institutos Odontológicosi buruz:
Institutos Odontológicos kalitatezko odontologia, hurbila eta eskuragarria eskaintzeko helburuarekin jaio zen, pazientea beti erdigunean jarriz. Katalunia, Madrilgo Erkidegoa, Euskadi eta Aragoi bezalako lurraldeetan presentzia izanik, markak bikaintasun klinikoan, berrikuntzan eta konfiantzan oinarritutako eredua finkatu du.
Diziplina anitzeko talde bati eta berrikuntza digitalaren laguntzari esker, Institutos Odontológicosek paziente bakoitzak bere irribarrereik onena berreskura dezan bideratutako arreta eskaintzen du.


