Surne Bilbaok garaipena lortu du Bàsquet Gironaren aurka eta playoff gosez jarraitzen du

Surne Bilbaok garaipen garrantzitsua lortu zuen Bàsquet Gironaren aurka 86-80 Moncho Fernández entrenatzaileak 500 partida betetzen zituen egunean. Partidan girondarrek erasoko erreboteetan egindako lanak markatu zuen erritmoa gehien bat, Martinas Geben pibota ezinbesteko izanez kataluiniarren erasoan 24 puntu saskiratuz, 13 errebote jasoz, haietatik 8 erasokoak, eta balorazioko 28 puntu jasoz. Bilbotarren aldetik Melwin Pantzar izan zen nabarmenduena balorazioko 32 punturekin, horrez gain, 20 puntu, 4 errebote, 5 asistentzia eta lapurketa bat lortu zituen taldea garaipenera eramateko. Beraz gain, Tryggvi Hlinasonek betiko lan zikina egin zuen erreboteak jasoz eta defentsa lanetan eta Darrun Hilliardek saskiratze garrantzitsuak lortu zituen azken laurdenean bi hiruko jarraian sartuz 18 punturekin bukatzeko.

Lehenengo laurdena 3-13 hasi zen Gironakoentzat, ez zen izan Jaume Ponsarnauk bosteko osoa aldatu zuen arte taldeak ez zuen erreakzionatu. Aleix Font izan zen saskiratzeetan protagonista, 10 puntu saskiratu baitzituen laurden bakarrean 2 hiruko sartuz. Horrez gain Melwin Pantzarrek 6 puntu lortu zituen eta gainera 3 asistentzia banatu zituen. Hala ere Fernandezen mutilek arazoak sortu zizkieten etxekoei errebote lanetan nagusi izanez, izan ere, Gebenen 8 puntu eta 5 errebote jaso zituen, haietatik 4 erasokoak, laurdena 25-23 bukatzeko.

Bigarren laurdenak tonika berdina jarraitu zuen, Surne Bilbaok ez zuen markagailuko aldea gehiegi handitzea lortu, gehieneko aldea 6 puntukoa izanez. Gironakoek erasoko erreboteetan jarraitu zuten indartsu MIB-ei arazoak sortuz defentsa lanetan, Gebenek beste 3 jaso baitzituen. Hala eta guztiz ere errebote gehiago lortu zituzten beltzezko gizonek eta bi tapoi jarri zituzten, Luke Petrasekek eta Bassala Bagayokok bana jarriz atsedenaldira 42-41 joanez.

Aldageletatik itzultzean Bàsquet Girona indar gehiagorekin irten zen, nahiz eta laurden guztiz berdindua izan beraien jokoarekin jarraitu zuten, erreboteak ondo itxiz eta handik aurrera erasotuz, Derek Needham joko antolatzaileak erasoko 3 errebote eta 10 puntu saskiratu baitiztuen. Ponsarnauren gizonen aldetik Pantzar izan zen berriz ere partida bizirik mantendu zuena Surne Bilbaorentzat laurdena 64-67 bukatuz.

Azken laurdena desberdina izan zen, Bilbokoek erreboteak hobeto ixtea lortu baitzuen eta kataluiniarrek baino gehiago jasotzea lortu zuten partidan lehen aldiz laurden batean. Horrez gain, eraso lanetan unerarte desagertuta egon ziren Hilliard eta Tryggvi agertu ziren Pantzar lagunduz. Markagailuan hainbat aldaketa egon ostean, Surne Bilbaok lidergotza hartu zuen azken uneetan eta azken jokaldietan Margiris Normantasek lapurtutako baloi batek aukera barik utzi zuen Bàsquet Girona partidua irabazteko 86-80.