Aleix Fontek 2029ra arte berritu du kontratua Surne Bilbaorekin

Aleix Font eskolta kataluniarrak 2029ra arte luzatu du kontratua Surne Bilbaorekin. Taldean denboraldi bakarra egin duen arren, pieza garrantzitsua bilakatu da Jaume Ponsarnauren eskeman. Izan ere, Endesa Ligako playoffetara sailkatu zen taldea zazpigarren postua  lortu eta gero eta FIBA Europe Cupeko txapeldun izendatu zen.

Bartzelonakoak partida bikainak egin ditu denboraldian zehar bere rola ezagutuz, esaterako PAOK Thessaloniki taldearen aurka aurten jokatutako lehen neurketan, 24 puntu saskiratu, 5 errebote jaso eta lapurketa zein tapoi bat lortu zituen, 30 puntuko balorazioa lortzeko partida hartan, hilabete batzuk geroago talde berberaren aurka FIBA Europe Cupa irabaztea lortuz. Partida horretaz gain, Endesa Ligan ere jardun onak izan ditu; Bilbon, Kosner Baskoniaren aurkako norgehiagokan galdu arren, 15 puntu, 5 errebote eta baloraziozko 15 puntu lortu zituen eta ligako azken aurreko jardunaldian Bàsquet Gironaren aurka 12 puntu, errebote 1, 2 asistentzia eta bi lapurketa lortu zituen baloraziozko 14 puntu lortzeko.

50 neurketa jokatu ditu aurten Surne Bilbaorekin Aleixek, Endesa Liga eta FIBA Europe Cup artean. Etxeko ligan errotazio papera izan du baina Europako txapelketan paper garrantzitsuagoa izan du, 9,9 puntu saskiratuz, 2,3 errebote jasoz eta 1,7 asistentzia banatuz  eta 1,2 lapurketa lortuz partidako batez besteko 10,9ko balorazioa lortzeko.