Ivan Montero (Madril, 17 urte, 2.05m) 26-27 denboraldiko lehen fitxaketa bilakatu da Bilbao Basket U22 talderako. Movistar Estudiantesen junior taldetik dator. Bere jardun onak Espainiako 18 urtez azpiko Selekzioarekin kontzentratuta egotera eraman du uztail honetan zehar.
Monterok hegal eta hegal pibot bezala jokatu dezake eta bere kanpoko jokoagatik da bereizgarria. Horrez gain, joko irakurketa ona du eta saskitik gertu jaurti dezake ere bere altuerari esker. Madrildarrak Mikel Torreren taldeari kantxa zabaltzen lagunduko dio. Gainera, aurredenboraldia lehen taldearekin egingo du Jaume Ponsarnauren gidaritzapean.


