Occidentek Bilbao Basketekiko aliantza indartu du eta kirolari zein oinarrizko saskibaloiari emandako babesa sendotzen du

Aseguru-etxeak klubari emandako babesa berritu du 2026/2027 denboraldirako, eta elkarlaneko ekimenak zabaldu ditu, ekintza berrien bidez saskibaloia zaleengana hurbiltzeko eta Bilbao Basket Fundazioaren bidez harrobia bultzatzen jarraitzeko.

Occidentek Bilbao Basketekin duen konpromisoa berritu du, 2026/2027 denboraldirako klubaren babesle ofizial gisa, eta, horrela, hamarkada bat baino gehiago duen aliantza sendotu dute, zeinak kirol arloan zein arlo sozialean hazten jarraitzen duen. Berritze horrek ekintza berriak jasotzen ditu, konpainiak zaleen artean duen presentzia indartzeko eta, Bilbao Basket Fundazioaren bidez, haur eta gazteen artean saskibaloiaren praktika sustatzen jarraitzeko.

Akordioaren barruan, Occidentek presentzia izaten jarraituko du Bilbao Arenako elementu nabarmenetan, hala nola jaurtiketa libreen eremuan, prentsaurrekoetako pantailan, partidetako publizitate dinamikoan, pistan eta pabiloiko beste publizitate-euskarri batzuetan. Horrek markaren ikusgarritasuna indartuko du denboraldi osoan zehar.

Elkarlan horrek, halaber, arlo sozial garrantzitsua mantentzen du Bilbao Basket Fundazioaren bidez. Occidentek Campus Bilbao Basket-Occident kanpusen babesle nagusia izaten jarraituko du (aurrerantzean ere Gabonetan, Aste Santuan eta udan egingo dira). Berrikuntza gisa, akordioak kanpus horien identitatea indartzen du, Occident markaren integrazio handiagoa egongo baita haien izenean, ekipamenduetan eta komunikazioetan. Era horretan, urtero 1.200 haur baino gehiago biltzen dituen eta ahalegina, adiskidetasuna eta norbere burua gainditzea bezalako balioak sustatzen dituen ekimena sendotuko dute.

Era berean, bi erakundeek hezkuntza- eta elkartasun-izaerako jarduera berriak bultzatuko dituzte; tartean, jokalariekin zein talde teknikoarekin egingo diren solasaldiak, eta helburu onuragarriak dituzten ekimenetan parte hartzea —esaterako, «Un Partido, Una Causa» (Partida bat, Kausa bat) kanpainan—. Horrela, kirolaren bidez garapen sozialarekin eta ohitura osasungarriak bultzatzearekin duten konpromiso partekatua indartuko dute.

Occident, kirolarekin konprometituta

Bilbao Basketen babesa berritzea Occidentek kirolaren alde egiten duen apustuaren parte da; izan ere, ahalegina, talde-lana, inklusioa eta norbere burua gainditzea bezalako balioak sustatzeko tresnatzat du kirola. Talde bilbotarrarekin duen elkarlanaz gain, aseguru-etxeak konpromiso sendoa du beste kirol-ekimen batzuekin ere, hala nola Occident Bilbao-Bilbao Nazioarteko Zikloturista Martxarekin, Conde de Godo Sariarekin, Super Amara Bera Bera eskubaloi-klubarekin eta Real Club de Tenis Barcelona-1899 taldearekin, besteak beste.