SURNE Bilbao Basketek eta Andrew Goudelockek kontratua berritzeko akordioa lortu dute, eta, horren arabera, eskolta iparramerikarrak beltzezko gizonen pieza garrantzitsua izaten jarraituko du 22/23 denboraldian. Jokalaria taldeko saskiratzaile nagusia izan da ACBko lehen denboraldian, 14,3 puntu egin baititu batez beste partida bakoitzeko, eta lehiaketako hamar saskiratzailerik onenetako bat bihurtu da. Lortutako akordioa 1+1ekoa da.
Rafa Pueyo Surne Bilbao Basketeko kirol zuzendariaren iritzia
«Andrew Goudelocken kontratua berritzea oso albiste positiboa da klubarentzat. Andrew izan da taldeko saskiratzailerik onena eta lider bat aldagelan. Harekin sinatu genuen kanpoko erreferentzia den eta aurkarien defentsetan arreta handia sortzen duen jokalari bat. Gainera, esperientzia handia du eta erantzukizuna hartzen du partidetako une beroetan. Oso pozik gaude gure proiektuan sinesten duzulako eta datorren denboraldian beltzezko gizon gisa jarraituko duzulako»