LIN3S Bilbao Basketekin batu da Digital Marketing Partner gisa

Bilbao Basketek eta LIN3Sk babes- eta lankidetza-akordioa lortu dute 21/22 eta 22/23 denboraldietarako. Horren bidez, Bilboko aholkularitza-enpresa Klubaren Digital Marketing Partner bihurtzen da. Lankidetza honen bitartez, LIN3Sek Bilbao Basketi kantxara zale gehiago erakartzen lagunduko dio, Bilboko klubari bere publiko ezberdinetatik hurbilago jartzen duen transformazio digitalaren bidean lagunduz.

LIN3S aholkularitza-enpresa digitalak eta Bilbao Basketek lortu duten akordioaren helburu nagusia da, alde batetik, abonuak erakartzeko kanpainen estrategia eta kudeaketa egitea, bai sare sozialen bidez, bai Googleren bidez, eta, bestetik, erabiltzaileekiko harremanaren estrategia eta kudeaketa egitea, posta elektroniko marketinaren bidez.

Era berean, Klubaren analitika digitalaz arduratuko da, eta horrek bere ekosistema digitalaren eta erabileraren ezagutzan sakontzen lagunduko dio.

Ekitaldia Bilbao Arena pabiloian egin da, eta bertan izan dira Isabel Iturbe eta Olatz Sarasola, Bilbao Basketeko presidentea eta marketin arduraduna, eta Iñaki García eta Aitor Casal, CEO eta LIN3Seko Kirol bertikaleko arduraduna, hurrenez hurren.

Lankidetza hori bi alderdiek balio eta printzipio komunekin lerrokatutako partnerrekin modu proaktiboan lankidetzan aritzeko duten helburuaren barruan kokatzen da, proiektuak bi markentzat bat egin dezan saiatuz.

Bilbao Basketek ongi etorria eman nahi izan dio LIN3Sri, aliantza honekin klubak bere eraldaketa digitala eta online komunikazioa hazten eta sendotzen jarrai dezan.

Ildo horretatik mintzatu da Isabel Iturbe: «Akordio hau beste urrats bat da klubaren digitalizazioan, eta, gainera, aukera emango digu online ingurunean negozio handiagoa sortzeko eta gure markaren irismena eta ingurune digitalean egiten dugun inbertsioaren itzulera zehatz-mehatz neurtzeko».

Iñaki García Echaniz LIN3Sko CEOaren hitzetan, akordio honek aukera ematen digu Bilbao Basketi negozioa sortzen laguntzeko, tresna digitalak erabiliz. Gainera, zirraragarria da, beti partekatu ditugulako kirolari lotutako balioak, hala nola talde-lana, emaitzetara bideratzea eta etengabeko hobekuntza.

LIN3Sri buruz

LIN3S aholkularitza-enpresa digital bilbotarra da, Estatuko hainbat hiritan ordezkaritzak dituena, baita Frantzian eta Portugalen nazioarteko ordezkaritzak ere, eta bere aliatuentzat negozioa sortzea du helburu nagusi.

Negozio digitalean aditua da, eta negozio bakoitzari eragiten dion fase bakoitzaren ikuspegi integralarekin lan egiten du, esperientzian eta espezializazioan oinarrituz, baita negozio-erabakiak zuzen hartzeko datuen azterketan eta interpretazioan ere.