Bilbao Basket Fundazioa

Bilbao Basket Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, helburu nagusitzat duena gizarte, hezkuntza eta kirolaren alorreko proiektuak sustatzea eta garatzea, kirolaren praktika eta balioen bitartez.

Bilbao Basket Fundazioa egituratzen duen helburu nagusia balioen hezkuntza da, kirolaren bitartez, eta, zehazkiago, eskubaloia tresnatzat hartuta. Fundazioa hiru helburu nagusi betetzera zuzendutako proiektuak gauzatzearen bidez egituratzen du bere jarduna:

Kirol Arloa

Kirolaren praktika gazteen artean sustatzea:

Kantera BBK

Harrobia Bizkaiko saskibaloiak egindako eskariari erantzuteko sortzen da, hau da: proiektu bat izatea, non urte bakoitzeko jokalaririk onenak lehiatu daitezkeen eta prestakuntza integrala jaso, euren gaitasunen maila gorenera iritsi ahal izateko.

Kirol profesionala Bizkaiko oinarriko saskibaloiarekin lotzea, lehiakortasun maila hobetzeko motor gisa, bertoko taldeen bitartez eta Lurraldeko klub eta eskoletan koordinatu eta entrenatzeko ardura duten pertsonen prestakuntzaren bidez.

Bilbao Basket Eskola

“Bilbao Basket Eskola” sortzeko helburua izan zen kirol anitzeko eskola bat eskaintzea eta saskibaloia parte-hartzaile txikiagoei hurbiltzea.

Bilbao Basket - Seguros Bilbao Kanpus-a

Bilbao Basket Fundazioak Bilbao Basket – Seguros Bilbao Kanpusa abiatu du, kirolaren arloko kultura eta bizikidetza hezkuntza-xedeekin sustatzeko, alderdi ludikoa baztertu gabe, garapen indibidual eta soziala landuz, giza prestakuntza integrala finkatzen duten balioak Gabonetako, Aste Santuko eta Udako oporraldietan bultzatzeaz batera.

Hezkuntza-arloa

Balioen eremuko hzkuntza kirol ereduaren bitartez:

Kirolene

Bilbao Basket Fundazioak, C.D. Bilbao Basketen pertsonalaren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren mende dagoen Kirolene (Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoa) erakundearekin kolaboratzen du Saskibaloiko Kirol Teknikariaren Heziketa Zikloak emateko, baita Saskibaloiko Goi Mailako Kirol Teknikariarena ere emateko.

Prestakuntza-jardunaldiak

Bilbao Basket elementu aktibo eta garrantzitsu gisa kokatzen da ezagutzaren kudeaketan, hezkuntza-palanka gisa jardunez eta euskal kulturaren irisgarritasuna eta hedakuntza erraztuz. Hala, Bilbao Basketek bere know-howa transmitizten die klub, entrenatzaile eta enpresei, beste batzuen artean.

Gizarte-arloa

Integraziao eta gizarte-ingurunerako egokitzapena:

Partida bat, Kausa bat

“Partida bat kausa bat” lankidetza-proiektu bat da, helburu nagusitzat duena Bizkaiko gizarte-erakundeen lana eta kausak Bilbao Basket klubaren zaleen artean bistaratzea eta boluntariotza sustatzea.

Bihotzkantxa

Bihotzkantxa ekimen berri bat da, ardatz hau duena: saskibaloiko entrenamendu kontrolatuak eta dinamizatuak egitea bazterketa arriskuan dauden herritarrak bizi diren inguruneetan.

BBK UP

BBK UP proiektu bat da, dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektiboa –batez ere Desgaitasun Intelektuala (DI) dutenena- integratzen duena Bizkaiko saskibaloiaren praktikaren sustapenari eta kirolaren balioak hezkuntza-tresna gisa ezartzeari lotutako Fundazio gisa dugun jardunean.

Patronatua

Fundazioaren Patronatuaren kideak honako hauek dira:

  • Presidentea: Don Javier Larrañaga Aretxederra
  • Batzordekidea: Don Xabier González Vegas
  • Batzordekidea: Doña. Henar Arestizabal Pastor
  • Patronatutik kanpoko idazkaria: Don Carlos Marín Pablos