Bilbao Basket Seguros Bilbao udako campusa lau egoitzarekin itzuliko da: Bilbao Arena, Lauro, Irlandesas Leioa eta Laredo.

Bibao Basket Seguros Bilbao campusa inoiz baino egoitza gehiagorekin itzuliko da uda honetan: Bilbao Arena, Lauro Ikastola, Irlandesas Leioa eta Laredo. Azken hori Emilio Amavisca pabiloian izango da lehen aldiz. Gainera, Irlandesasek berriro hartuko du Campus Pro Elite, saskibaloiko profesionalekin lehen mailako teknifikazioa lortu nahi dutenentzat. Bilbao Basket Seguros Bilbao campusak ekainaren 21etik uztailaren 15era bitartean egingo dira, asteko txandekin eta egoitza bakoitzerako data zehatzekin.

Lauro Ikastolako campusa, Irlandesaskoa eta Pro Elite campusa ekainaren 21etik uztailaren 15era bitartean izango dira, eta Bilbao Arena eta Laredoko campusak, berriz, ekainaren 27tik uztailaren 15era bitartean.

Informazio, izen-emate eta prezio guztiak www.campusbilbaobasket.com webgunean dituzu.