Bilbao Basket SportsTech jardunaldian izango da, INNOLAB Bilbaok eta BCAMek antolatuta

INNOLAB Bilbaok eta BCAMek (Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa) antolatutako SportsTech: kirola eta Teknologia, joerak eta aukerak jardunaldia ospatu zen Zabalgune eraikinean joan den astelehenean. Teknologia gero eta leku handiagoa hartzen ari da kirol-munduan, eta aurrerapen ugari egiten ari da hainbat arlotan. SportsTech jardunaldian, edukiera osoarekin, kirolean lortutako aurrerapenetako batzuk erakutsi ziren, kirolarien errendimendua eta osasuna erlazionatzeko edo datuak ulertzeko aukera ematen dutenak, zaleak eta kontsumitzaileak modu eraginkorragoan erakartzeko. Hala azpimarratu zuen Dae Jin-Lee BCAMeko Ezagutzaren Transferentziarako Unitateko (KTU – Knowledge Transfer Unit) Datuen Zientziako koordinatzaileak eta jardunaldiko hitzaldi nagusiaren protagonistak: «Teknologia, datuen analitika eta kirola: talde irabazlea». Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziak egin zuen ongietorria, eta nabarmendu zuen Bilboko Udalean teknologia gure zerbitzu guztien eskaintza hobetzeko aukera gisa ulertzen dugula, baita kirol-zerbitzuena ere. Tresna horrek gero eta presentzia handiagoa du udalaren kirol-politikak kudeatzeaz arduratzen diren erakunde publikoetan, eta aukera ematen digu aurrera egiteko eta hobetzeko eremu askotan.

Jardunaldiaren arrakasta kasuetako batean, Dae-Jin Lee ere izan zen, oraingoan Iraia Monteagudo INNOLAB Bilbaoko zuzendariarekin eta Isabel Iturbe eta Rafael Pueyo Bilbao Basketeko presidente eta kirol-zuzendariarekin batera. Bertan, hiru eragileek garatutako eta Estatistika Aurreratuan oinarritutako scouting-tresna propio baten prototipoa aurkeztu dute. Gainera, jokalariak zenbaki- eta kategoria-aldagai jakinen arabera ordenatzeko aukera ematen du, eta, besteak beste, 5 konparazio-grafiko eta hautatutako jokalarien antzeko «Top10» bat eskaintzen ditu. Bestalde, Javier Amezaga AZTI Zentro Teknologikoko ikertzaileak Athletic Club proiektuari eta doitasun-nutrizioari aplikatutako teknologiari buruzko aurkezpenean adierazi zuenez, teknologiak ikuspegi berritzaileari heltzeko aukera ematen du, eta zerbitzu medikoei laguntzeko balio du, kirolarien elikadura zehatzagoa eta egokiagoa bermatzeko. Bestalde, Kimet Sporten sortzaile eta CEO den Gari Fullaondok, bere hitzaldian, kirolaren prozesu metodologikoan teknologiak duen zeregina azaldu du, edozein maila, lehiaketa eta adinetarako garatutako kirol-entrenamenduaren plangintzan Big Data teknologiaren erabilerak talde baten errendimendua kuantifikatzea eta haren talentua indartzea ahalbidetzen duela berretsiz. Bere hitzaldian, RUNNEAren sortzaileetako bat eta CTO den Guillermo Chavarrik entrenamendu pertsonalizatuari aplikatutako teknologiaren balioa nabarmendu nahi izan du, esanez Adimen Artifizialak entrenatzaile profesionalen metodo zientifikoak interpretatzeko aukera ematen duela, horiek erreplikatzeko eta entrenamenduak indibidualizatzeko.

Jardunaldia INNOLAB Bilbaok eta BCAMek (Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa) antolatu zuten, eta Bilboko Udala, Bilbao Basket Kirol Elkartea, AZTI Zentro Teknologikoa, Kimet Sport, RUNNEA, Futboltek eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan zuten.

INNOLAB Bilbaori buruz

INNOLAB Bilbao (www.ilb.eus) berrikuntza plataforma irekia da, non talentuak, teknologiak eta industriak bat egiten duten enpresa-erronkei irtenbide digital berriak emateko. Bilboko Udalaren bultzadari esker sortua, bere ahalmenari gehitu zizkion enpresa pribatuen baliabideak: Iberdrola, Mondragon Korporazioa, BBK Fundazioa, Grupo IMQ, Deustuko Unibertsitatea, BCAM (Basque Center for Applied Mathematics), El Correo, Inkolan eta Tecnalia.