Bodegas Bilbainas Bilbao Basketen patrozinatzaile berria

Bodegas Bilbaínas Surne Bilbaoren babesle gisa sartu da, bizkaitarren kulturarekiko eta tradizioarekiko duen konpromisoa indartuz. Lankidetza honen bidez, upategia Bilbao Arena pabilioiko VIP guneetako ardo eta aparraren hornitzaile nagusia bihurtuko da Surne Bilbaoren partiduetan. Bikaintasunezko lotura honek saskibaloiaren zirrara eta gure lurraren kalitate goreneko produktuen dastaketa uztartuko ditu, klubaren ahalegin zein nortasun balioak indartuz.

Bodegas Bilbainasi buruz

Gaur egun, Bodegas Bilbaínas da Haroko ,Errioxako Jatorri Deitura Kalifikatuko (D.O. C.a Rioja) sehaskako, mahasti-jabe handiena. Markak 120 urte baino gehiagoko historia-ondarea, 225 hektarea inguruko mahastia, 3.400 m2-ko lurpeko kalatuak (ardoa kontserbatzeko labirinto-itxurako sotoak) eta eskualdeko ikur diren ardoak biltzen ditu, hala nola Viña Pomal edo La Vicalanda. B Corp ziurtagiria jaso duen upategia izanik eta premisatzat kalitate gorenari eutsiz, Haroko bere mahastietako mahatsekin ekoizten ditu ardoak, ingurunea babesteko praktika jasangarriak garatuz bertan. Gainera, tradiziozko jarduerak eta aurreratuenak uztartzen ditu bere ardoei nortasun berezia emateko. Gaur egun, Bodegas Bilbaínasek 50 herrialde baino gehiagotara esportatzen du, eta bere ardoek dozenaka aitortza dituzte mundu osoan zehar.