Europan Sua Gara

Europan ere, sua gara

FIBA Europe Cup-a birritan irabazi ostean, Surne Bilbaok, Basketball Champions League-aren sugarra piztu du. Horregatik, aurten Europan, sua gara. Hummelen kamisetak, Shinovak konposatutako ereserkiari egiten dio erreferentzia. Gainera, gure saskibaloia bizitzeko modua erakusten du. Ohiko beltzari, kolore gorriko sugarrak gehitzen zaizkio kamisetaren behekaldean. Sugar horiek, bigarren ekipazio zurian eta berotzeko kamisetan daude ere.

Ekipazioaren aurkezpenerako argazki saio osoa El Pobaleko burdinolan (Muskiz) egin da, mendeetan zehar suak burdinari forma eman dion toki magiko eta bakarra. Irudiak Aitor Arrizabalagak kamerarekin duen arteagaz egin dira, Manex Ansorregi eta  Dan Duščak protagonista bezala zeudela, Mikel Iturregi El Pobaleko errementariak lagunduta.

Eskerrak eman nahi dizkiogu El Pobaleko burdinolako talde osoari saio honetan eskaini diguten elkarlanagatik. Horrez gain, toki hau altxor bat dela aldarrikatzeko aprobetxatu nahi dugu, Bizkaia osatzen dutenen askotariko bat.

Sua gara