Irati eta Alba, beltzezko lehen emakumeak.

Irati San Jose eta Alba Perez dute izena, eta historia egin berri dute gure klubean. Bilbao Basketen elastikoa partida ofizialean defendatu duten lehen emakumeak dira, beltzez jantzitako lehen emakumeak. Saskibaloi Liga sortu berrian D.I. duten kirolarientzat jokatzen duen Bilbao Basketeko taldearekin egin dute. Harro gaude pauso honekin. Harro gaude haiek izateaz.

Emakumeak Bilbao Basketen

Ez dira Bilbao Basketeko emakume bakarrak, gero eta emakume gehiago dituen klubean. Klubeko presidentea Isabel Iturbe da. María Ateca (Administrazioa eta Kontabilitatea), Olatz Sarasola (Marketin arduraduna), Jasone Etxegarai (Diseinatzailea), Erica Apodaca (Bazkidearentzako Arreta), María Garmilla (Bazkidearentzako Arreta) eta Mónika Vallejo (Ekitaldi eta Lehiaketen Koordinatzailea) dira gure organigramaren zati garrantzitsuak.

Gainera, Eneritz González eta Yaiza Dosal entrenatzaile laguntzaileak dira KanteraBBK-ko gure taldeetan, eta Leire González Bilbao Basketeko Eskolan entrenatzailea da Bilboko Kirol Klubean.