Melwin Pantzarrek 100 partida bete ditu Endesa Ligan Surne Bilbaorekin

Melwin Pantzar antolatzaile suediarrak mugarri bikaina lortu du bere kirol ibilbidean: 100 partida jokatu ditu Endesa Ligan Surne Bilbaoko elastikoarekin. Klubaren jarraitzaileentzat eta taldearentzat erreferente nagusietako bat bilakatu den jokalariak bere izena urrezko letrekin idatzi du Bilboko taldearen historian.

Estatistikei erreparatuta, Pantzarren erregulartasuna eta bilakaera ukaezinak izan dira denboraldiz denboraldi. Azken txanpa honetan erakutsitako maila ikusgarria da, partidako 11,4  puntu, 17,3ko balorazioa,  4,3 errebote eta 4,2 asistentzia batez besteko bikainak sinatuz. Gainera, erakustaldi gogoangarriak utzi ditu kantxan, esaterako, Casademont Zaragoza, Dreamland Gran Canaria edota Bàsquet Girona bezalako aurkari gogorren aurka 30 balorazio punturen muga gainditzea lortu du. 

Mugarri honetara iristearekin batera, jokalari suediarrak beste lorpen garrantzitsu bat poltsikoratu zuen orain dela gutxi, Surne Bilbaoko balorazio puntuetako top 5ean sartzea. Datu honek argi uzten du kantxan duen eragina ez dela saskiratzeetara soilik mugatzen, jokoaren arlo guztietan egiten duen lan bikainak klubaren historiako jokalari eraginkorrenen zerrendan kokatu du.

Ehun partida jokoan bete dituen azken denboraldi hau, zalantzarik gabe, bereziena izaten ari da guztiontzat. Surne Bilbao  erregulartasun ikaragarria erakutsi du urte osoan zehar eta, egindako lan bikainari esker, playoffetarako sailkatu baita. Erronka handi honen atarian, Melwin Pantzarren lidergoa eta esperientzia funtsezkoak izan dira.