Thijs de Ridder hegal-pibot belgikarrak (20 urte, 2.03m) Surne Bilbao Basketekin sinatu du bi denboraldirako, hirugarren baterako aukerarekin. Jokalaria U20 Europako txapelketan ari da jokatzen, bere herrialdeko selekzioarekin. Txapelketa horretan jokalari liderra izan da multzoen fase osoko puntuetan (19 partidako), erreboteetan (12 partidako) eta balorazioan (27.3 partidako). Gainera, 8. jokalaria da tapoietan (1.3 partidako), 8. jokalaria lapurretetan (2 partidako) eta 10. jokalaria asistentzietan (4 partidako), bere taldea gidatuz, Turkia, Italia edo Israel bezalako potentziak zeuden talde batean.
22/23 denboraldian, Telenet Giants Antwerp taldearen elastikoa defendatu du etxeko ligan. Talde horrekin, batez beste, 11 puntu eta 6.1 errebote lortu ditu, hiru puntuko jaurtiketan % 44,4 lortuta. Bere errendimenduak gazte onenaren eta lehiaketako seigarren gizon onenaren sariak jasotzera eraman du. Ligako boskote idealean ere sartu dute.
Bere zenbakiek ere selekzio absolutura eraman dute, 10.5 puntu eta 8.5 errebote lortu baititu batez beste munduko txapelketarako sailkapenaren FIBA leihoetan.