34

GEORGIOS TSALMPURIS

Altuera2,16

Posizioapibota

NaZIONALITATEAgrezia

JAIOTZA DATA22/06/1996

JAIOLEKUAVERONA, GRECIA

LiZENTZIaEur

Biografia

Georgios Tsalmpouris (Veria, 27 urte, 2.17m) pibot greziarrak denboraldi baterako berritu du Surne Bilbao Basketekin. Jokalaria denboraldi erdian iritsi zen taldera Jeff Witheyren baja betetzeko. Bere integrazio azkarrari esker, taldeak lehiatzeko aukera izan zuen, lesio ugari izan arren. Horren erakusgarri, BCLn egindako lan ona: 12.3 puntu, 4.3 errebote eta 14.3 puntuko balorazioa, batez beste, jokatu zituen hiru partidetan. Endesa Ligan, 19 puntu, 7 errebote eta 25eko balorazioarekin amaitu zuen La Fontetako bere jardunik onena.

Tsalmpouris Betisetik heldu zen Bilbora, eta talde horrekin hasi zuen 22/23 denboraldia. Justu aurretik, 21/22an, Greziako Ligako bere errendimendua ustiatu zuen 14.9 puntu eta 5.6 errebote lortuz Apollon Patrasen lerroetan. Tsalmpouris U16, U18, U19, U20 eta absolutua izan da Greziako selekzioarekin.