7

Tomeu Rigo

Altuera1,93

PosizioaEskolta

NazionalitateaEspainia

Jaiotze-data1997/05/08

JaiolekuaCampos, Espainia

LizentziaJFL

Biografia

Tomeu Rigo eskolta balerra Surne Bilbao Basketen plantillari atxiki zitzaion 2018ko udan. Jokalariak Baloncesto Sevilla taldearen beheko kategorietan eman du bere karreraren zati handi bat, eta lehen taldearen plantillan ere aritu zen Endesa Ligan. Badu esperientzia FEB txapelketetan; izan ere, urrezko LEBen jardun zuen Cáceres Patrimonio de la Humanidad taldearekin, eta honen aurreko kanpaina zilarrezko LEBen eman zuen, Aceitunas Fragata Morónekin. Rigo estatuko saskibaloiaren balio gazteetako bat da, Espainiako U16 eta U20 selekzioetan aritu baita. U16rekin Urrezko Domina lortu zuen Kieven (Ukraina), 2013an.

“Tomeu Rigo eskolta gazte bat da, jokoan energia eta intentsitatea ekarriko dizkiguna, bere defendatzeko ahalmenaz eta hiru puntuko marratik duen esku onaz gain”.

Rafa Pueyo, kirol-zuzendariaren iritzia

JOKALARIAREN GALERIA