Real Madrili 88-82 garaitu ostean, Jaume Ponsarnau prentsarekin berba egitera atera zen, eta partiduari buruz hurrengoa adierazi zuen: “Atsedenaldira 4 puntuko kontrako aldearekin joan gara, egin ditugun akats txikien erruz. Haiek pibot gabe jokatzeak zenbait arazo sortu dizkigu baina gugan sinestu egin dugu eta garaipena lortu dugu”. Tryggvi Hlinason eta Darrun Hilliardi buruz esan du izugarri ibili direla, Hlinason ondo ibili dela bi uztaietan eta Hilliardek inspirazioa aurkituta partidua irabazteko aukerak eman dizkiola taldeari.
Arerioari buruz esan du haiek Euroligako Final Four-erako prestatzen ari zirela eta partidua horretarako erabili dutela eta bere jokalariak horretarako egokitu behar zirela, partidu fisikoagoa komeni zitzaiela Bilbokoei eta pixkanaka partidua nola bereganatu jakin dutela.
Gehitu egin zuen “Lortu dugu azkenean Euroligako talde bat garaitzea, egia da etxean jokatutako partida batzuk lehiatu egin genituela baina kanpokoak gehien bat ez, beraz pozik gaude gainera Real Madrili irabazi diogulako. Hala ere, Euroligako taldeen aurka partiduak ditugu oraindik eta prest egon behar gara, Valencia Basketen aurkako partidatik hasita”.


