Surne Bilbaok bere 17. garaipena lortu zuen Real Madril 88-82 garaitu ostean eta 8. postua poltsikoratu du behinik behin, Unicajak bere 31. jardunaldiko partida galdu ostean San Pablo Burgosen aurka. Tryggvi Hlinason eta Darrun Hilliard izan ziren partida Bilbon gelditzera eraman zutenak, bakoitzak 29 puntuko balorazioarekin. Eskolta estatubatuarrak 21 PTS, 5 REB eta 6 ASI lortu zituen partidan, pibot islandiarrak berriz 22 PTS, 7 REB eta 7 MAT lortu zituen, azken datu hau Surne Bilbaoren historiako errekorra izanik.
Lehen laurdenean dena berdindua egon zen, Sergio Scariolok pibot gabe jokatzeak Alex Len eta Edy Tavaresen lesioengatik, talde madrildarra esperimentuak egitera bultzatu zuen eta hor aprobetxatu zen talde bilbotarra partiduaren hasieran. Darrunek hiru hiruko sartu zituean jarraian hutsik egin gabe eta etxeko taldearen errotazio luzeagoak abantaila eman zion lehen laurden honetan Surne Bilbaori 24-22.
Bigarren laurdenean Real Madrilgo jokalariak finkatuago ziruditen kantxan eta Scarioloren esperimentuak emaitza hobeak erakusten zituen, barruko defentsa indartu zuten eta Hlinason hobeto defendatzea lortu zuten, horrez gain, Facundo Campazzoren 8 puntuek eta emandako asistentziek beste erritmo bat eman zioten neurketari eta 40-44 bukatu zen.
Atsedenalditik itzultzean talde madrildarra 10 puntu gainetik jartzea lortu zuen, hala ere, taldeak zuen errotazio laburrak ondorioak izaten hasi zen taldearen intentsitatean. Hlinasonek 3 errebote jaso zituen laurden berean eta 6 puntu lortu, Luke Petrasekek eta Melwin Pantzarrek beste 2 jaso zituzten. Hala ere Madrilgoek konpentsatu egin zuten defentsan zituzten arazoak erasoko indarrarekin, Gabriel Deckek 6 puntu lortu zituen ere laurden honetan Campazzok 3 asistentzia emanda 60-66 bukatzeko.
Azkenengo laurdenean izan zen MIB-en errotazioa onuragarria izan zela erakutsi zen unea. Bilbotarrek pixkanaka pixkanaka partida berdintzen zuten eta madrildarrak nekatuagoak nabaritzen ziren, errebotek galdu eta barrualdea defendatu ezinik. Hala ere ez zen izan Stefan Lazarevicen agerraldira arte Jaume Ponsarnauren gizonak behin-betiko esnatu ziren arte, hiruko bat lortu zuen serbiarrak eta bere aldeko falta bat. Handik aurrera Martin Krampeljek, Hilliardek eta Hlinasonek partiduari buelta ematea lortu zuten behin betiko 88-82ko markagailua lortu arte.


