Surne Bilbao eta SK Slavia Praha ERA NBK asteazken honetan, urriaren 14an, 20:00etan (ETB1 ON), Bilbao Arenan neurtuko dira, Basketball Champions Leagueko fase erregularreko G multzoko bigarren jardunaldian. Bilbotarrek, lau urte geroago lehiaketara itzulita, lehen garaipena poltsikoratuta ekingo diote partidari, Laktašin Igokea m:tel taldeari 79-92 gailendu ostean. Txekiarrek, hiriburuko klubaren eta ERA Nymburk historikoaren arteko fusioaren ostean BCLn debutari direnek, 86-110 galdu zuten Alba Berlinen aurka Pardubicen, bertan jokatzen baitituzte Europako etxeko partidak.
Surne Bilbaok Bosnian irabazi zuen Tryggvi Hlinason eta Darrun Hilliard gabe, kanpoko eraginkortasunean eta baloiaren zaintza onean oinarrituta; 26 asistentzia eta 6 baloi galera soilik izan zituzten. Bastien Vautier izan zen jokalari baloratuena, 19ko balorazioarekin (19 puntu eta 8 errebote); Martin Krampelj ian zen baloratuena ondoren, 15ekorekin (12 puntu, 5 errebote eta 9/9 jaurtiketa libreetan). Igandean, beltzezko gizonek 96-87 nagusitu ziren Recoletas Salud San Pablo Burgosen aurka Bilbao Arenan, Hlinasonek eta Hilliardek taldera egindako itzulerak ekarri zituen partidu batean. Hlinason izan zen baloratuena, 19rekin (9 puntu eta 6 errebote); Krampelj egon zen haren atzetik, 17rekin, eta Harald Frey, 14rekin.
SK Slavia Praha ERA NBK-k, Oren Amielek zuzenduta, ezin izan zion lehiari eutsi bere estreinaldian. Alba Berlinek hasieratik menderatu zuen eta 28 puntuko abantailak ere lortu zituen; hirukoetan 37tik 19 sartu zituzten, eta horrek txekiarrak 86 puntu sartuta eta 110 jasota uztea eragin zuen. Nana Owusu-Anane izan zen praguendarren jokalari baloratuena, 16rekin (10 puntu eta 10 errebote); Ronaldo Segu egon zen ondoren, 14rekin (15 puntu eta 8 asistentzia), eta Martin Kříž, 12rekin (9 puntu eta 5 errebote). Erantzuna larunbatean iritsi zen txekiar ligan, ordura arte porrotik gabea zen BK KVIS Pardubice taldearen aurka lortutako 105-60ko garaipenarekin; horrek lider mantentzen du Amielen taldea, 6-0eko balantzearekin. David Böhm eta František Rylich izan ziren baloratuenak, bana 19rekin, eta Vojtěch Hruban egon zen haren atzetik, 17rekin.
Surne Bilbaok bere multzoko bigarren garaipena bilatuko du Bilbao Arenan, baita etxean jarraian lortutako zortzi garaipen europarren boladari eutsi ere. Jaume Ponsarnauk plantillako hamahiru jokalariekin kontatu ahal izango du, nahiz eta bazterketa bat egin beharko duen. SK Slavia Praha ERA NBK-k erreakzionatu beharra dauka, sailkapeneko borrokatik goizegi ez aldentzeko. Partida asteazken honetan bertan jokatuko da, 20:00etan (ETB1 ON), Bilbao Arenan.


