Surne Bilbao Basket-eko entrenatzaileak, Jaume Ponsarnau, Niners Chemnitz aurkako partiduari buruz hitz egin du gaur, FIBA Europe Cup-eko finalerdiaren bigarren partiduari buruz, Alemanian jokatuko da gaur 19.00tan. Ponsarnauk onartu du lehenengo partidua egoera benetan oso zailean utzi duela kanporaketa Bilbao Basket-entzat. “Amaierara arte borrokatu behar dugu. Gure partidurik hoberena egiteko asmoarekin etorri gara hona. Ea lortu dezakegun eta ikusiko dugu nora eramaten gaituen hori”, esan du gaur goizean Ponsarauk alemaniatik.
Taldeak Lugon garaipena lortu zuen Liga Endesako azkeneko partiduan pasa den larunbatean eta momento onean dator alemaniara Niners aurka jokatzera. “Lugoko garaipena gauza asko esan nahi ditu”, esan zuen coach-ak. “Lehenengoa, sasoiko helbururik garrantzitsuenera asko gerturatzea, dala salbazioa, eta hau egitea europar txapelketan ahal dugun urrunera iristen saiatzen garen bitartean. Ilusioz beterik bizi nahi genuen zailtasun bat zen hau, gure taldea eta hiria harro ordezkatuz”.
Niners Chemnitzen analisi bat egin zuen Ponsarnauk. “Guk aurre egiteko oso zailak direzen ahalmenak dituen talde bat da. Oso dinamikoa da taldea, kanpotik barrura jokatzen duten jokalari asko dituena. Egiten duten guztia teknikan baino, azkartasunean dago. Eta gero, hirukoak sartzeko gaitasun handia dute, eta jokaldiak amaitzeko ere”, azaldu zuen coach-ak.
“Miribillan ikasi genuen hobeagoak izan ginela partidua gure energiak menderatu zuenean. Oraingo partiduan azkarragoak izan behar gara. Bereziki, ulertu behar dugu Chemnitz dela talde bat momentu ikusgarriak dituena. Haien hirugarren laurdena gure aurka ikaragarria izan zen, inork ez gaitu jokatu hain ondo sasoi guztian, eta gure erantzuna ezin da izan arreta eta fokua galtzearena”, argi utzi zuen Ponsarnauk. Niners Chemnitz vs Surne Bilbao Basket gaur arratsaldean jokatuko da, 19.00tan. EITB4 kanaletik jarraitu ahal izango da.